Eduki publikatzailea

Atzealdea Zaintzaren inguruko inkesta

Ikerketa

2025·02·11


Azken hilabete hauetan udaletik herriko zaintza eredua aztertu eta etorkizunera begira esku artean ditugun erronka eta beharrak ezagutzeko ikerketa baten barne aritu gara lanean. Lan hau beka baten bidez ari da garatzen. Helburu nagusia egungo zaintza ereduak dituen gabeziak azaleratu eta Irurako herritarren beharretan oinarritutako zaintza eredua eraikitzeko oinarriak identifikatu eta finkatzea da.

Guztion parte hartzeaz egin nahi dugu hori, eta herritarrek zaintzarekin izan ditugun eta egunerokoan ditugun bizipenak jasotzea da gure nahia. Horretarako prestatu dugu galdetegi hau. GALDETEGIA ERANTZUTEKO ESTEKA: https://forms.gle/BcmtxcRAgk88ASNN7

Herritar bakoitzaren esperientzia informazio iturri baliotsua da Irurako zaintza eredua eraikitzeko udalak duen zereginean. Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik!

Navigation Menu

Navigation Menu