Eduki publikatzailea
Atzealdea Zabalik San Migel festetako ekintzetan parte hartzeko izen-emateak
2026·09·14

Gaur zabaldu dira San Migel festen barruko hainbat ekintzatan parte hartzeko izen-emateak.
Haurren bazkaria
Irailaren 14tik 21era eman ahal izango da izena, 688 82 72 06 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidalita.
Mezuan honako datuak zehaztu behar dira:
- Haurraren izen-abizenak
- Ikasketa-maila
- Kontakturako telefonoa
Herri bazkariko txartelak
Herri bazkariko txartelak irailaren 14tik 24ra eskuratu ahal izango dira:
- Udaletxeko harreran, 10:00etatik 14:00etara.
- Ostatuan, 16:00etatik 21:00etara, txartelarekin ordainduta.
Ikasle, langabe eta jubilatuentzako txartelak udaletxeko harreran soilik eskuratu ahal izango dira.
Herri bazkarirako mahaien erreserba
Mahaiak erreserbatzeko galdetegia irailaren 14tik 30era bete ahal izango da:
https://forms.gle/DZdRTP7wWpnu9Z7N6
Play Back-eko parte-hartzaileak
Urriaren 2an, 21:45ean, eszenatoki aurrean. Abestia MP3 formatuan eraman beharko da, USB batean.
