Eduki publikatzailea

Atzealdea Zabalik dago euskara ikastaroetan izena emateko epea

Irailaren 20ra arte

2024·09·04


Atzo aurkeztu zituzten Tolosaldeko AEK-k eta Tolosako Aitzol udal euskaltegiak 2024/2025 ikasturtean eskualdean eskainiko dituzten euskara ikastaroak. Tolosaldeko hamar herritan eskainiko dute euskara ikasteko aukera, tartean Iruran

Asteasun egin zuten aurtengo eskaintzaren aurkezpena, eskualdeko udal ordezkari eta teknikariak bertan zirela. AEKko Olatz Peñagarikanok eta Aitzol euskaltegiko Josebe Izagirrek eman zituzten beharrezko azalpenak.

A1 mailatik C2 mailara arteko ikastaroak eskainiko dituzte bi euskaltegiek, hau da, euskara oinarritik ikastetik hasi, eta goi mailaraino lantzeko aukera izango da eskualdean. Azaldu zutenez, "klaseak herrietan jasotzeko aukeraz gain, bertartu ezin direnek autoikaskuntza bidez ikasteko aukera ere izango dute, ikasketa metodo ez-presentzialari esker”.

Matrikulazio garaia zabalik da dagoeneko bi euskaltegietan eta izena emateko aukera zabalik izango da irailaren 20ra bitarte. Dirulaguntza ezberdinak eskaintzen dizkiete udalek euskaraz ikastera animatzen diren herritarrei eta HABEk ere diruz laguntzen ditu agiri ofizial guztiak.

Dirulaguntzen inguruko informazioa, HEMEN

 

Izen-ematea

Tolosaldeko AEK-k eskolak eskaintzen ditu Iruran, Ikastaro horietan izena eman nahi izanez gero, irailaren 20ra arteko epea izango da, 943 59 17 04, 688 746 643, edota 943 46 40 00 telefono zenbakietan edota andoain@aek.eus helbidean.

 

Irurako eskaint​​​​​​​za

- Hasiera maila

  • Asteazken eta ostiralak. 14:30-16:30.

- A2 maila

  • Astearte eta ostegunak, 16:00-18:30.

- B1 maila

  • Astearte eta ostegunak 16:00-18:30.

Navigation Menu

Navigation Menu