Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketetan izena emateko epea

Topaketak ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta izena emateko epea martxoaren 31ean amaituko da

2021·03·05

Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta UEMAk zabaldu du dagoeneko izena emateko epea. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute gazteek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketen helburua. Iaz, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zen ekimena.

 

Informazio erlazionatua