Eduki publikatzailea

Zabalik da kirol eta kultur ikastaroetan izena emateko aukera

Irailaren 2tik 15era

2024·09·02


Irurako Udalak ikastaro sorta zabala prestatu du ikasturte berrirako. Urritik ekaina bitarte,
kultur eta kirol ikastaro ezberdinak izango dira martxan, helduentzat eta haur zein
nerabeentzat.
Helduen kasuan yoga, areto bizikleta, pilates zumba eta cross training izango dira aukeran.
Haur eta nerabeentzat berriz, Jolashezi, irristaketa, eskalada, diziplina anitzetako dantzak,
eskulanak eta sukaldaritza.
Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 2tik 15era, webgune bidez.
Izena emateko, hemen:
 

Helduen ikastaroak

Haur eta nerabeen ikastaroak

 

Navigation Menu

Navigation Menu