Eduki publikatzailea

Atzealdea Zabalik da Irurako Ostatua

Otsailaren 9an egin zuten zabaltze ekitaldia

2024·02·19


Martxan dago Irurako Ostatua. Festa handi batekin egin zuten zabaltze ekitaldia eta jendetza gerturatu zen bertara. Pozik hartu dute irurarrek zerbitzu berritua.

Parte-hartze prozesu baten bidez, irurarrek erabaki zuten zein erabilera eman behar zitzaion Ostatuari.

Obra hasiera ekainaren 8an izan zen eta lanak egiteko epea 6 hilibetekoa zegoen jarrita adjudikazioan; hau da. abenduaren 8an litzateke kasu honetan.

Lanak burutzeko lau lote edo zatitan banatu zen CB2 Proyectos lantaldeak idatzitako proiektua eta adjudikazio ezberdin egin izan dira bakoitzeko dira: Honako hauek izan ziren esleipendunak:

  1. Lotea: Obra zibila egiteko  Construcciones APLIBUR
  2. Lotea: Ekipamendu hornidura eta instalakuntza egiteko HOSTELCLIMA
  3. Lotea:Barneko altzariak: GRUPO SERVITEL
  4. Lotea: Ikus-entzunezkoak: TELESONIC

Lanak amaitu ondoren Irurako Udalak Ostatu berrian eginiko inbertsioa 444.858,57 eurokoa izan da. Foru Aldundiak 100.000 euroko dirulaguntza eman du eta Jaurlaritzaren Leader 2023 dirulaguntza lerroan eskaera egina dugu eta ebazpenaren zain gaude.

 

Obra zibilaren esleipenduna den Construcciones Aplibur enpresak bere lanak otsailren 6ean amaitu zituen lanak. Hori dela eta, Udalak espedientea irekiko dio enpresari atzerapenak argudiatu dezan eta kasua balitz penalizazioak aplikatuko dizkio.

 

Eraberritze lanak egin ondoren, Ostiral Mehez egin zen inaugurazio ekitaldia. Aitor Mendiluze bertsolariak ale batzuk jarri zizkion eta ondoren, Dj Bull eta Dj Txekorrek musikaz bete zuten iluntzea. Bertan ziren Irurako udal ordezkariak eta baita Foru Aldundiko Iñaki Labaka, Lurralde Oreka Saileko aholkularia ere. Ostatua ezagutzeko irrikan zeuden herritarrek ederki gozatu zuten festaz.

Ostalaritza eta kultura

Ostalaritza eta kulturgintza izango ditu jomuga ostatu berrituak. Jan-edanak eskaintzeaz gain, kultur ekitaldiak ere antolatuko dituzte bertan.

Goizeko 10:00etan irekitzen dute ostatua eta, aste-egunetan, 22:00ak aldera arte zabalik izaten da. Asteburuetan, afari-zerbitzua amaitutakoan ixten dituzte ateak. Eguneko menua, ogitartekoak, plater konbinatuak, pintxoak… izaten dituzte aste-egunetan eta ostegunetan, pintxo-potea antolatzen dute 18:30etatik aurrera. Asteburuetan, menu berezia eskaintzen dute.  

Jon Urionaguena da arduradunetako bat eta, hark azaldu duenez, “etorkizunean kultur ekitaldiak antolatzeko asmoa dugu. Horretarako, Udaleko kultur teknikariarekin harremanetan izango gara, elkar-lagundu eta eskaintza osatzeko. Mugimendua sortzeko asmoa dugu”.

Pozik ageri da Jon Irurak egin dion harrerarekin: “Jendea oso pozik dago ostatua martxan dagoelako. Gu ere ilusioz hasi gara eta jendearen bultzada horrek are eta ilusio handiagoa piztu digu”.

Erretserbak egin edo ostatuko arduradunekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hauxe da horretarako telefono zenbakia: 943 900 993.

Navigation Menu

Navigation Menu