Eduki publikatzailea

Atzealdea Zabalik da euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea

Euskara

2026·07·15


Irurako Udalak zabaldu du 2026an euskara ikasten aritu diren Irurako herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea.

Dirulaguntzen helburua da Irurako herritarrei euskalduntzeko eta alfabetatzeko aukerak ematea, eta euskara ikasten aritu direnei matrikularen kostua arintzea. Deialdiaren aurrekontua 5.000 eurokoa da.

Eskaerak 2026ko irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira, Irurako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (www.irura.eus webguneko On-line tramiteak atalean) edo udaletxeko harrera bulegoan.

Esteka honetan dirulaguntzaren deialdia eta eskaera-orria kontsulta eta deskarga daitezke.

Navigation Menu

Navigation Menu