Eduki publikatzailea
2024·08·02
Joan zen uztailaren 23an egin zen Udal Plenua. Zortzi puntu jasotzen zituen deialdiak:
Aurreko bilkurako aktaren onespenarekin eman zitzaion hasiera plenuari eta ondoren, alkatetzako dekretu hauen berri eman zen:
2024ko ekainaren 20tik 2024ko uztailaren 17ra (2024/176-2024/207).
Aho batez onartu ziren bozkatu beharreko puntu guztiak:
- 2024ko Irurako Udalaren zerbitzura dauden langileen %2ko ordainsari-igoera proposamena onartzea.
- Zirkulazioa arautzen duen udal ordenantzaren behin behineko aldaketaren proposamena onartzea.
- GOITU ERAIKUNTZAK SL enpresak aurkeztutako alegazioei erantzun proposamena onartzea.
- Kreditu aldaketa 2024-KALD-000007 Gazteleku eta ludoteka zerbitzuaren kontratazioa.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irurako Udalaren arteko hitzarmen proposamena onartzea, udalaren zuzenbide publikoko diru-sarrera propioak bide exekutibotik biltzeko.
Azkenik honako puntuen berri eman zen:
- Kontu-hartzailearen txostenak:
- Kontrol-organoak egindako eragozpenezko txostenen aurka alkateak emandako ebazpenen berri ematea. (Construcciones Echaide).
- 2024. urteko 2 hiruhilabeteko berankortasun txostenaren berri eman.
- 2024. 2 hiruhilabeteko Urteko exekuzio txostenaren berri eman.