Eduki publikatzailea
Atzealdea UTT Erronkan korrikalari edo boluntario gisa izen-emateko epea martxoaren 1ean ireki zen
2025·03·13
Tolosaldea Ultra Trail Erronkan korrikalari edo boluntario gisa izen-emateko epea martxoaren 1ean ireki zen.
Tolosaldeko 8 herri (Irura, Berastegi, Elduaien, Gaztelu, Lizartza, Altzo, Alegia eta Albiztur) eta 11 tontor (Loatzo, Uzturre, Belabieta, Urdelar, San Lorenzo, Ipuliño, Larte, Otsabio, Intxurre, Ubeltz eta Erniozabal) igaroko ditu Iruran hasi eta amaituko den lasterketak. Denera 77 kilometroko luzera izango du, 9200 metro akumulatu eta 4600 metroko desnibel positiboarekin.
Lasterketa irailaren 13an izango da, goizeko 6:00etan irtengo dira korrikalariak. Sari banaketa eta Berria zozketa 19:00etan izango dira, Irurako plazan.
Ultra distantzian parte hartzeko, mediku-txostena aurkeztea derrigorrezkoa izango da. (Adibidez, @tolosaldea_ultra_trail_erronka profileko biografian dago eskuragarri)
Lasterketa erreleboetan egiteko aukera ere egongo da (errelebo puntura edo helmugara garraioa behar izanez gero, aldez aurretik jakinarazteko eskatzen dute antolatzaileek):
- Lehenengo korridorea: 38,7 km-ko luzera, eta 2419 m-ko desnibel positiboa
- Bigarren korridorea: 39,5 km-ko luzera, eta 2281 m-ko desnibel positiboa
*Bikoteak soilik mistoak (mutila eta neska) edo bi neskak izan daitezke.
Antolatzaileek araudia eta kontrol puntu, errelebo eta helmuga denboraren mugak berrikusteko garrantzia azpimarratzen dute.
Korrikalari gisa izen-ematea
Izena eman hemen.
Izena emateko prezioak:
- Ultra distantzia: 80 € (maiatzaren 31ra arte). Ondoren, 90 € (uztailaren 31ra arte).
- Erreleboak: 40 €/40 € (maiatzaren 31ra arte). Ondoren, 45 €/45 € (uztailaren 31ra arte).
Izen-emateak itxiko dira dortsalak agortzen direnean (zerrenda itxaronaldia irekiko da) edo epea amaitzen denean (uztailaren 31n).
Boluntario gisa izen-ematea
Honako helbide honetara idatzi: voluntarios@utterronka.com
Datu hauek bidali:
- Izena eta abizena
- NAN
- Helbide elektronikoa
- Kamisetaren neurria
- Lagundu nahi duen hornidura-gunea
- Telefono zenbakia
* Izen-ematea utterronka.com webgunean ere egin ahal izango da laster.
Behin izena emanda, lehendik dagoen Whatsapp talde batera gehituko dira boluntarioak.
Lasterketa Iruratik hasi eta amaitzeak herrian boluntario asko behar izatea dakar. Animatu eta izena eman!