Eduki publikatzailea

Atzealdea Uretako bota altuak, Valentziara bidaltzeko

Bilketa, 14:00ak arte

2024·11·06


​​​​Euskal erakundeek modu antolatuan bidaliko dute laguntza Valentziara. Euskadiko erakundeen arteko koordinazioaren esparruan, DANAk eragindako eremuen beharrei erantzuteko, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzak jakinarazi du uretako bota altuak behar direla Valentziara modu koordinatuan bidaltzeko. Irurako udaletxera eraman daitezke botak, gaur eguerdko 14:00ak baino lehen.

Aurrerantzean ere tokian bertan jarduten ari diren instituzio eta erakundeek esaten dutenari erreparatuko zaio. Aurrerago beste laguntza batzuk beharko dira, hondamendiaren eragina luzatu egingo baita.

Navigation Menu

Navigation Menu