Ura, zaborra, saneamendua eta Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren ordaintzeko diru-lagutzak
2020·08·04
Dirulaguntzaren xedea
Herritarren arteko desberdintasun ekonomikoaren ondorioak arintzea da. Hori dela eta, Irurako udalak zaurgarritasun ekonomiko egoeran dauden Irurako herritarrei ura, zaborra, saneamendua eta Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren gastuak ordaintze ko diru-laguntza emango die.
Udalbatzak onartutako eta Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako udal-ordenantzaren arabera emango da.
Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak
Udal ordena tzako 2. artikuluan finkatutakoak.
Dirulagutzaren zenbatekoa
- 4.000 €.
- Partida: 1.0000.480.231.00.00.2020.
Eskaerak eta dokumentazioa
Diru-laguntza jasotzeko eskubidea dutela uste duten familiek udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, ondorengo agiri hauekin batera:
- Eskatzailearen NAN, AIZ edota indarrean dagoen nortasun agiria.
- Aurreko urteko ura, zaborra, saneamendua eta Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren ordainketa agiriak.
- Familia unitatearen diru-sarrera guztiak zuritu beharko dira: nomina, agiri, ebazpen… eta zinpeko aitorpena eta langabezian daudenen Lanbideko jarraipen orria.
- Ogasuneko aurreko urteko informazio fiskala, 25 urtetik gorako kide guztiena.
- Ogasuneko zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatuko duen agiria (eskarigilea eta bikotearena, baldin badu).
- Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen bankuko agiria.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osagabeak edo oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari dei egingo zaio hamar laneguneko epean akatsak zuzen ditzan edo beharrezko agiriak aurkezditzan, eta ohartaraziko zaio hala egingo ez balu, eskaria baliogabetua geratuko dela eta besterik gabe artxibatu egingo dela, indarrean dagoen araudiari jarraiki.
Eskaera onartu ondoren, Udalak beharrezkoak dituen agiri edo argibide guztiak eskatu ahal izango ditu.
Jarduera baterako diru-laguntza eskaera aurkezte hutsak diru-lagu tza arautzen duten oinarri hauen edukia ezag tze a eta onartzea dakar.
Eskaerak non eta noiz aurkeztu
- Epea: 2020ko irailaren 1etik 30era.
- Tokia: Udal honetako Harrera Bulegoan, San Migel plaza 1, 20271 Irura (Gipuzkoa) edo elektronikoki www.irura.eus helbidean.