Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
UEU eta EHUko udako euskarazko ikastaroetarako dirulaguntzak
Udalak dirulaguntza deialdia egin du UEU eta EHUko euskarazko ikastaroetara doazen ikasleentzat. Eskaera egiteko epea: 2020ko irailaren 4a.
2020·07·09
Interesatuta egonez gero, hauek dira eskaera egiteko kontuan izan behar dituzuenak:
Nork eska dezake
2020ko udan UEUk edo EHUk euskaraz antolatzen dituen ikastaroetan izena ematen duzuen herritarrek
- Epea: 2020ko irailaren 4a
- Non: Irurako udaletxean
Zein dokumentu aurkeztu behar dira
- Eskabide-orria behar bezala beteta (agiria udaletxean lor dezakezue edo www.irura.eus/eu/euskara loturan)
- Nortasun-agiriaren fotokopia.
- Banketxe edo aurrezki kutxak sinatutako agiria, kontu korrontearen titularrak zaretela egiaztatzen duena.
- Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, gastuaren diru-sarrera egin duzuela egiaztatzen duena.
- Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko (Ogasuna) zerga-betebeharrak egunean dituzuela egiaztatuko duen agiria.
- Dagokion Unibertsitateak emandako ziurtagiria (ikastaroa amaitzean aurkeztu).