Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Udalerriko txakurrentzako hezkuntza-tailerrak

Herriko txakurren heziketarako tailerrak antolatu ditu Irurako Udalak.

2022·05·30

Txakurrei zuzenduriko kale-heziketa saioak antolatu ditu Udalak ekainaren 8tik uztailaren 27ra. 8 astetan zehar, asteazkenero elkartuko dira, 19:00-20:00ra eta, bertan, zortzi txakur eta jabe bikoteek parte hartzeko aukera izango dute.

Herriko kaleetan edo jende artean modu egokian ibiltzeko zailtasunak dituzten txakurrei zuzendutakoa saioak dira. Sarritan, txakurren beren arazoak eta beldurrak zaunka eginez edo jarrera oldarkorra agertuz islatzen dituzte. Hain zuzen ere, jokatzeko modu horiek zuzendu eta txakurrak bere buruari zein gizakiei kalterik ez eragiteko tresnak azalduko zaizkie partaideei. 

Horretarako Beasainen kokatutako Kanguneko adituak izango dira hezitzaile lanetan eta, besteak beste, txakurren jabeei zer egin daitekeen eta zer ezin den egin erakusten; ariketekin eta jolasekin txakurrekin duten erlazioa hobetzen; eta estimulu handiko guneetan, hau da, soinu eta mugimendu handia egon daitekeen lekuetan, lasai egoten lagunduko diete txakur eta jabeei.

Txakur Eredugarri programa hainbat herritan jarri dute abian, hala nola: Tolosan, Anoetan edo Beasainen. Kanguneko Xabier Arresek azaldu du saioak arrakastatsuak izan direla eta herri gehiagotara zabaltzeko eskaerak ugaritzen ari zaizkiela.

Iruran egingo den ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrek ekainaren 1era arte dute izen-emateko aukera. Interesatuek 688 618 544 zenbakira deitu edo ingurumena@irura.eus helbidera idatz dezakete.