Eduki publikatzailea
Atzealdea Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk
2025·03·06

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Azken urteotan gero eta arrakasta handiagoa du ekimenak eta, beraz, aurten ere bi txanda izango dira, ekainean eta uztailean. Tolosaldean eta Goierrin barrena ibiliko dira aurten gazteak, Baliarraindik Idiazabalera, Zaldibia eta Ataun ere zeharkatuz. Herri bakoitzean bi gau egingo dituzte. Martxoarekin batera zabaldu da izena emateko epea, eta martxoaren 31n amaituko da.
Hemen informazio guztia, kartela, izena emateko lotura eta udalekuak iragartzeko bateko eta besteko gazteek prestatu duten bideoa.