Eduki publikatzailea

Atzealdea Udalak berriki egindako konponketak

Konponketak

2025·04·02


Irurako Udalak hainbat konponketa-lan burutu ditu azken hilabeteetan, herriko azpiegiturak egokitu eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

Hilerri azpiko lur jauziaren konponketa

Iaz, urte amaieran izan ziren euriteen ondorioz, lur jauzi bat gertatu zen hilerri azpian, autobiaren alboan dagoen mendirako bidean. Hori konpontzeko, harri-lubeta bat eraiki da, 13.503,6 euroko gastuarekin. Lan hauen helburua bidea egonkortzea eta etorkizunean horrelako erorketak saihestea izan da.

Kale Nagusia 2ko espaloia berrituta

Bestalde, Irurako Kale Nagusia 2 eraikinaren aurreko espaloiaren konponketa-lanak amaitu dira. Obrak 7.833,93 euroko gastua izan du eta espaloiaren egoera hobetzea, irisgarritasuna bermatzea eta herritarren segurtasuna handitzea izan du helburu.

Navigation Menu

Navigation Menu