Eduki publikatzailea
Atzealdea Udako ur parkea martxan
Ur parkea
2025·05·30

Uda gerturatzen ari da, eta Irurako ur parkea dagoeneko zabalik dago herritarrentzat. Kurtsoa amaitu arte, ondorengo ordutegian egongo da irekita:
Ordutegia (kurtsoa amaitu arte)
- Astelehenetik ostiralera: 16:00 – 21:00
- Larunbat eta igandeetan: 11:00 – 21:00
Ur txorrotadak martxan jartzeko, sakagailuak erabili beharko dira.
Uda garaiko ordutegiari buruzko informazioa aurrerago emango da. Bitartean, goza ezazue parkeaz eta eguraldi onaz!