Eduki publikatzailea
Atzealdea Uda Tolosaldean igaroko duten haur sahararrak uztailaren 17an iritsiko dira
2025·07·16

Uztailaren 17an, ostegunez, Tolosaldean uda pasatzera etorriko diren 14 haur sahararrak iritsiko dira, bi asteko atzerapenarekin. 13:00etan egingo zaie lehen harrera Tolosako Amarotzeko auzo elkartean, harrera familiek, Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideek, tokiko udaletako ordezkariek eta herritarrek parte hartuta.
Igandean, bigarren harrera egingo da, festa formatuan. Ekitaldia 12:30etan izango da, eta aurretik, 12:15ean, Anoetako Udaletxearen sarreran egingo da elkarretaratzea. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan uda igaroko duten 213 haur eta haien harrera familiak daude gonbidatuta.
