Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Txakur jabeei zuzendutako ikastaroa urtarrilak 20an

Abenduan, Irurako Etxezarreta kalean kokatuta dagoen txakurrentzako parke berria ireki genuen.

2022·01·14

Abenduan, Irurako Etxezarreta kalean kokatuta dagoen txakurrentzako parke berria ireki genuen. Egitasmo honek, txakur jabeek zein gainontzeko herritarrek, galdetegi bidez jasotako iritziei erantzuten dio. Bi helburu nagusi bilatzen ditu Udalak espazio berri honen egokitzapenarekin. Batetik animalientzat aproposa den ingurune bat eskeintzea eta bestetik, hauek edozein eremutan aske ibiltzeak sortzen dituen ondorioak ekiditea (erasoak, txakur-kakak,...). Pertsonen eta animalien arteko elkarbizitza errazteko borondatea dago atzean.

Bestalde, animalien heziketarako saioak antolatzea, helburua lortzeko lagungarri izango delakoan, Kangune txakurren trebakuntzan espezializatutako zentroaren eskutik ikastaro bat eskeiniko zaie jabeei:

  • Data: 2022/01/20
  • Helburua: Txakurren heziketa eta elkarbizitza
  • Ordutegia (txandak): 11:00-12:00 edo 16:30-17:30
  • Tokia: Etxezarretako Txakur Parkea
  • Prezioa: doan
  • Partaide kopurua: mugatua
  • Nork parte har dezake: Txakurra eta bere jabeak (jabe bakarra)  
  • Izen-ematea. Datuak:  
    • Txakurraren izena
    • Jabearen izen-abizenak eta NAN zenbakia
    • Zein txandara etorriko zaren
    • Telefono zenbakia eta posta elektronikoa
  • Non: udaletxera deituz (943 69 13 33) edo ingurumena@irura.eus idatziz
  • Azken eguna: 2022/01/19

Animatu eta parte hartu! Irura txakur eta herritarren ongizatearen alde!