Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Trinketeko gimnasioa ekainaren 22tik aurrera erabilgarri

Irurako Udalak trinketeko gimnasioa erabilgarri jarriko du, ekainaren 22tik aurrera.

2020·06·19

Irurako Udalak trinketeko gimnasioa erabilgarri jarriko du, ekainaren 22tik aurrera. Ondorengo arauak bete beharko dira gimnasioa segurtasunez erabiltzeko:

  1. Ordutegia: astelehenetik igandera 10:00tik 21:30etara.
  2. Iraupena: Erabiltzaile bakoitzak egunean ordu bat.
  3. Edukiera: Ordu bakoitzean 10 pertsona egon daitezke gehienez.
  4. Sarbidea eskatzea: Gimnasioa erabiltzeko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, aurreko asteko astelehenetik osteguna bitartean 688 874 896 zenbakira deituz edo washapp-a bidaliaz. Eskatzaileei ostiralean konfirmatuko die udalak baimena duen edo ez. Baimena eskuratzen dutenak, trinketeko tabernan jaso beharko dute sartzeko txartela eta erabilera arauak onartzen dituztela sinatu beharko dute.
  5. Erabilera arauak: Ur botilak, izerdia lehortzeko eskuoihalak... norberak bereak eraman eta erabili beharko ditu, Horrez gain, kaleko oinetakoekin sartzea debekatuta egongo da. Gimnasioaren ondoan dagoen komuna irekita  egongo da baina aldagelak ezingo dira erabili.
    Bakoitzaren txanda bukatu baino 5 minutu lehenago erabilitako makinak desinfektatu egin beharko dira horretarako udalak bertan utzitako produktu eta zapiekin.