Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Trinketeko eta frontoiko kantxak berriro erabilgarri
Irurako Udalak trinketeko eta frontoiko kantxak berriro erabilgarri jarriko ditu.
2020·06·26
Irurako Udalak trinketeko eta frontoiko kantxak berriro erabilgarri jarriko ditu. Ondorengo arauak bete beharko dira bi kantxa hauetan segurtasuna eta osasuna bermatzeko:
- Ordutegia: Trinketea astelehenetik igandera 10:00tik 21:30etara frontoia astelehenetik ostiralera 14:00tik 21:30era (goizean aisialdiko taldekoentzat erreserbatua dago)eta larunbata eta igandea 10:00tik 21:30era.
- Iraupena: Erabiltzaile bakoitzak egunean ordu bat.
- Edukiera: Ordu bakoitzean 4 pertsona egon daitezke gehienez.
- Sarbidea eskatzea: Trinketeko edo frontoiko kantxa erabiltzeko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, aurreko asteko astelehenetik osteguna bitartean 688 874 896 zenbakira deituz edo watshApp-a bidaliaz. Eskatzaileei ostiralean konfirmatuko die udalak baimena duten edo ez. Baimena eskuratzen dutenak, trinketeko tabernan jakinarazi beharko dute eta erabilera arauak onartzen dituztela sinatu beharko dute.
- Erabilera arauak: Ur botilak, izerdia lehortzeko eskuoihalak... norberak bereak eraman eta erabili beharko ditu, Horrez gain, kaleko oinetakoekin sartzea debekatuta egongo da.Aldagelak eta armailak itxita egongo dira.
Saio bakoitzeko azken bost minutuetan erabiltzaileek ukitzen dituzten gainazal edo materialak desinfektatu beharko dituzte eskura izango dituzten produktuekin.