Eduki publikatzailea
Atzealdea Trinketeko eta kulturuneko auditoretza energetikoak
2026·02·04

4/2019 araudiak ezartzen duenez, 70 kW-tik gorako potentzia duten eraikinetan lau urtez behin auditoretza energetikoa egitea derrigorrezkoa da. Betebehar hori betetzeko, Irurako Udalak Trinketean eta kulturunean auditoretza energetikoak egin ditu.
Auditoretzaren kostua 3.570 eurokoa da, eta lana Txekalde enpresak egin du.
Auditoretzaren emaitzaren txostenean gaur egungo egoera energetikoa aztertu da, eta hobekuntza-proposamenak jaso dira, energia-eraginkortasuna handitzeko eta energia-kontsumoa murrizteko.
Azterlanaren xede nagusia izan da zentroaren analisi energetikoa egitea eta energia-aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren potentziala zehaztea, teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak diren neurriak identifikatuta. Halaber, neurri horien barruan energia-aholkularitza jaso da, energiaren erabilera arrazionala, zentroaren energia-kudeaketaren hobekuntza eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko.
