Eduki publikatzailea

Atzealdea Trinketean aldaketak astelehenetik aurrera

Trinketea

2025·12·20


Abenduak 21ean, Trinkete Tabernak bere ateak itxiko ditu. Azken urteetan Inma Elorriaga eta Jexux Etxeberria izan dira zerbitzua kudeatu duten pertsonak. Udalak eskerrak eman nahi dizkizue eta etapa berrirako onena desio dizue.

Aldaketaren ondorioz eta kudeatzaile berriak izendatu bitartean, zenbait aldaketa egongo dira:

Ordutegia:

Ateak automatikoki ireki eta itxiko dira.

Eraikina:

Irekiera: 9:00

Itxiera: 22:00

Gimnasioa:

9:00 – 21:00

Erreserbak egiteko:

688680438 zenbakira whatsapp bat bidali (4 egun lehenago) eta konfirmazioa jaso beharko duzu

Bazkide egiteko:

https://www.irura.eus/eu/kirola helbidera sartu eta formulario bete. Ondoren, erregistro bidez edo Udaleko harrera zerbitzuak aurkeztu beharko duzu.

Bazkide txartela udalean jaso beharko da.

Baja ematea:

Baja-orriak Udaleko harrera zerbitzuan jaso ahal izango dira. Behar bezala bete eta entregatu ahalko da edo erregistro bidez eskaera egin.

Edozein kezka edo galderaren aurrean Udalera deitu dezakezu (943691333)

Navigation Menu

Navigation Menu