Eduki publikatzailea

Atzealdea TRINKETEA ETA FRONTOIA ERRESERBATZEKO MODU BERRIA

TRINKETEA ETA FRONTOIA ERRESERBATZEKO MODU BERRIA

2026·01·21


Hemendik aurrera, trinketea eta frontoia webgunearen bidez erreserbatu beharko dira. Horretarako panela udalaren web orriko atal nagusian dago eskuragarri.

Erreserba egiteko prozedura bertatik egin beharko da aurrerantzean.

Erreserba eta erabilera baldintza berriak honako hauek dira:

  • Erreserba eskaerak www.irura.eus orrialdean dagoen formularioa beteta egin beharko da (gutxienez 4 egun lehenago) eta konfirmazioa jaso beharko da. Aldiz, denboraldi osorako erreserba egin ahal izateko kultura bulegora deituz 688 82 72 06 zenbakira edo idatziz eposta: gazteria@irura.eus.
  • Frontoiko ordua erreserbatzeko prezioa: 6 € + argia (behar denean txanpona sartuz piztu beharko da).
  • Trinketeko ordua erreserbatzeko prezioa: 17:00ak arte 11 € eta 17:00etatik aurrera 16 € (bazkideek pertsonako 1 € gutxiago).
  • Denboraldiko erreserbak iraungo du gehienez, eskatzen den egunetik edo urritik, ikasturte horretako ekainaren 30a arte.
  • Udalarekin hitzarmenak dituzten erakundeak lehentasuna dute denboraldiko erreserbak egiteko eta gainerakoek itxaron egin beharko dute hauen orduak taulan agertu arte.
  • Uztailean, abuztuan eta irailean ez dira denboraldiko erreserbak mantenduko. Nahi izanez gero, www.irura.eus orrialdean dagoen formularioa beteta, erreserba eskaera egin beharko da.
  • Baja-ematea: Denboraldiko orduaren erreserba kendu nahi bada, udaleko kultura bulegoan jakinarazi beharko da goian adierazitako bideak erabiliz.
  • Erreserbatutako orduak transferentzia bidez ordainduko dira, ez erabili arren.
  • Udalak erreserbatutako orduak beharko balitu, astebete lehenago jakinaraziko litzaieke eta ezingo lukete ordu horiek erabili.
  • Astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 19:00etara ezingo da frontoia erreserbatu, jolas librerako erabiliko da.

Hemen esteka

Navigation Menu

Navigation Menu