Eduki publikatzailea
Atzealdea Trinketea eta frontoia erreserbatzeko baldintza bereziak uda partean
Trinketea eta frontoia
2025·07·02

FRONTOIA
- Uztailean eta abuztuan ez dira denboraldiko erreserbak mantenduko. Nahi izanez gero, astero egun bateko erreserba egin ahal izango da trinketeko tabernan bertan edo 943 69 24 45 telefonora deituz. Prezioa: 6 € + argia (behar denean txanpona sartuz piztu beharko da).
- Astelehenetik ostiralera frontoi osoa erreserbatu behar duenak 19:00tik aurrera egin beharko du. Aurretik, nahiz eta erreserbatu, beste zatia herritarrei utzi behar zaie.
TRINKETEA
- Uztailean, abuztuan eta irailean ez dira denboraldiko erreserbak mantenduko Nahi izanez gero, astero egun bateko erreserba egin ahal izango da trinketeko tabernan bertan edo 943 69 24 45 telefonora deituz. Prezioa:17:00ak arte 10€ eta 17:00etatik aurrera 15€ (bazkideek pertsonako 1€ gutxiago.)
UZTAILEKO ORDUTEGIA:
- Astelehenetik ostiralera 09:00tik 21:00ra.
- Larunbata eta igandea 10:00tik 21:00ra.
ABUZTUKO ORDUTEGIA:
- Taberna itxita egongo da eta kantxa eta gimnasioa erabili ahal izango da udal zerbitzuek aurrerago zehaztuko duten ordutegian.