Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Trinkete eta Frontoi erreserbak 2022-2023 ikasturterako
Informazio guztia
2022·10·07
Trinkete erreserbak 2022-2023 ikasturtean
- Zuriz dauden orduak egun baterako erreserbatu nahi izanez gero, trinketeko tabernara deitu behar da 943 692 445. Aldiz, denboraldi osorako erreserba egin ahal izateko kultura bulegora deitu 688 874 896 zenbakira,edo idatzi eposta: kultura@irura.eus helbidera.
- Ordua erreserbatzeko prezioa: 17:00ak arte 10€ eta 17:00etatik aurrera 15 € (bazkideek pertsonako 1€ gutxiago.)
- Denboraldiko erreserbak iraungo du eskatzen den egunetik edo urritik, ikasturte horretako ekainaren 30a arte.
- Udalarekin hitzarmenak dituzten erakundeak lehentasuna dute denboraldiko erreserbak egiteko eta gainerakoek itxaron egin beharko dute hauen orduak taulan agertu arte.
- Uztailan, abuztuan eta irailan ez dira erreserbak mantenduko.
- Baja-ematea: Denboraldiko orduaren erreserba kendu nahi bada, udaleko kultura bulegoan jakinarazi beharko da goian adierazitako bideak erabiliz.
- Erreserbatutako ordua astero trinketean eskudirutan ordaindu behar da, ordu guztiak ez erabili arren.
- Lau aldiz jarraian ordaindu ez dutenei automatikoki emango dio baja udalak, denboraldiko erreserben taulatik kenduko du eta ordu hori libre geldituko da beste norbaitek erreserbatu ahal izateko.
- Udalak erreserbatutako orduak beharko balitu, astebete lehenago jakinaraziko litzaieke erreserbadunei eta ezingo lituzkete ordu horiek erabili.
2022-2023 ikasturteko pilotaleku erreserbak
- Zuriz dauden orduak erreserbatu daitezke. Ordua erreserbatzeko prezioa da: 6 € + argia (behar denean txanpona sartuz piztu beharko da).
- Denboraldiko erreserbak iraungo du eskatzen den egunetik edo urritik, ikasturte horretako ekainaren 30a arte.
- Udalarekin hitzarmenak dituzten erakundeak lehentasuna dute denboraldiko erreserbak egiteko eta gainerakoek itxaron egin beharko dute hauen orduak taulan agertu arte.
- Denboraldiko erreserbak kultura bulegoan egingo dira, 943 692 674 telefonora deituz, edo kultura@irura.eus helbidera idatziz.
- Uztailan, abuztuan eta irailan ez dira erreserbak mantenduko. Nahi izanez gero, astero egun bateko erreserba egin ahal izango den trinketeko tabernan bertan edo 943 692 445 telefonora deituz.
- Baja-ematea: Denboraldiko orduaren erreserba kendu nahi bada, udaleko kultura bulegoan jakinarazi beharko da goian adierazitako bideak erabiliz.
- Erreserbatutako ordua ordaindu egin behar da astero trinketean eskudirutan, ez erabili arren.
- Lau aldiz jarraian ordaindu ez dutenei automatikoki emango diogu baja, denboraldiko erreserben taulatik kenduko dugu eta ordu hori libre geldituko da beste norbaitek erreserbatu ahal izateko.
- Udalak erreserbatutako orduak beharko balitu, astebete lehenago jakinaraziko litzaieke eta ezingo lukete ordu horiek erabili.
- 16:30etatik 18:30etara frontoiaren zati bat bakarrik erabili daiteke astelehenetik ostiralera, nahiz eta erresrbatutako ordua izan, beste zatia herritarrei utzi behar zaielako.