Eduki publikatzailea
Atzealdea

TREBA Gurasoak ekimenaren saioa, martxoaren 4an

Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia

2024·02·09

TREBA Gurasoak programaren barruan kokatuta, hitzaldi interesgarria izango dugu Iruran martxoaren 4an. 'Komunikazioa familian: Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen' izenburupean arituko da Leyre Cano trebatzailea, haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako saioan.

Herri eskolako aretoan izango da hitzaldia, 18:00etan hasita.

Otsailaren 26ra arte zabalik izango da izena emateko aukera. Horretarako, bi bide daude erabilgarri: gazteria@irura.eus helbidera mezu bat bidalita edo 688 827 206 zenbakira deituta.