Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Treba gurasoak

"Haurren, nerabeen eta internetaren arteko harremana ulertzen"

2022·03·04

Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu.

Gurasoei laguntza hori eskaintzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat osatu du. Programa honen bitartez, gurasoei haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta tailer antolatuko dira lurraldeko udalerrietan eta gurean “haurren, nerabeen eta internetaren arteko harremana ulertzen” hitzaldiarekin hasiko gara.

Helburu orokorra

Etxeko nerabeek mugikorrarekin duten harreman estua ulertu nahi bada, online daudenean zer egiten duten jakin nahi bada, familiak Interneten 33 erabilera segurua sustatzeko dituen estrategiak ezagutu nahi badira, hitzaldi honetan nerabeen errealitate digitala azalduko da, segurtasun digitalean familiak zer egin dezakeen azpimarratzeko.

Helburuak

  • Nerabeen errealitate digitala aztertzea, erabilera-ohiturak, bizipenak eta arriskuak ezagutzeko.
  • Erabilera segurua bermatzeko bitartekaritza-estrategiak barneratzea.

Landuko diren edukiak eta gaitasunak

  • Nerabe hiperkonektatuen errealitate digitala (erabilera-ohiturak eta online bizipen positiboen garrantzia).
  • Online arriskuak eta konektibitatearen alderdi garrantzitsuak: arriskuak: ziberbullying-a, sexting-a, grooming-a, eduki ezegokiak eta gehiegizko erabilera.
  • Interneten erabilera arduratsua: familiaren bitartekaritza-estrategiak.

 

  • Noiz: Martxoak 14, 18:00
  • Non: Herri eskolako aretoan
  • Norentzat: 10-14 urte bitarteko haur eta nerabeen gurasoentzat