Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Tolosaldeko MINTZALAGUN taldeak jo eta su!

Tolosaldeko MINTZALAGUN taldeak jo ta fuego aritu dira ikasturtean zehar, tartean Irurako taldea.

2021·07·01

Ikasturte zail honetan ere Mintzalagun taldeek ez dute etsi, eta astero euskara praktikatzeko elkartu dira.

Mintzalaguna egitasmoari esker herritarrek euskaraz bizitzen ikasten dute, beldurrei aurre eginez, eta euskara maila hobetzen dute. Azken finean, euskaraz gozatzeko aukera izaten dute.

Bereziki txalogarria da euskaldun boluntarioen lana, ikasten ari direnei aukera ematen dietelako astean ordubetez euskaraz aritzeko. Bejondeizuela!

Animo Irurako Mintzalagun taldeko kideei eta baita Tolosaldeko talde guztiei ere!

Tolosaldeko mintzalagun taldea