Eduki publikatzailea
Atzealdea Tolosaldeko Klima eta Energia Planaren aurkezpena eta hitzaldia Lehiberrin
2026·03·04

Bihar, 18:00etatik aurrera, klima-aldaketari buruzko ekitaldia izango da Lehiberri zentroan, Tolosaldea Garatzenek antolatuta. Saioa irekia eta doakoa izango da.
Ekitaldiari hasiera emateko, Tolosaldeko Klima eta Energia Plana aurkeztuko da. Tolosaldeko udalek trantsizio ekologikoan eta energetikoan aurrera egiteko adostu duten bide-orria da, eta eskualdeko eragile publiko eta pribatuek 2025ean elkarlanean diseinatutako 2030era bitarteko ekintza-planaren helburu eta proposamen nagusiak azalduko dira.
Ondoren, Unai Pascual euskal zientzialariak “Klima larrialdiaren aurrean ekin: nor(k), nola, noiz?” hitzaldia eskainiko du. Bertan, klima-aldaketaren aurrean administrazioek eta norbanakoek duten erantzukizun partekatuari buruz ariko da.
