Eduki publikatzailea
Atzealdea Urria Andragoran
2025·10·14

"Datorren ostegunean, urriak 16, arratsaldeko 18:00etan “Tolosaldeko emakume baserritarrak: ixileko lanetik elikadura eta komunitatearen eragiletzara” saioa edukiko dugu gurean. Nazioarteko Emakume Baserritarren Eguna ospatzeko, Tolomendi Landa Garapen Elkartea eta EBEL, Emakume Baserritarren Elkartearekin elkarlanean, Edurne Ayusok gidatuta, eskualdeko hiru emakume baserritar izango ditugu Andragoran: Uxue Artola (Aralarreko – Amezketa), Leire Lizeaga (Larreta esnekiak – Orendain) eta Igone Saldias (Soroenea – Berrobi). Emakumeei zuzendutako saioa izango da. Berezia izango da, ez galdu aukera!"

"Bestetik, urriak 20, astelehena, arratsaldeko 18:00etan “Beso hutsak, bular beteak” tailerra edukiko dugu. Andrea Saez de Eguilaz-ek gidatutako saio honetan, dolu perinatalaren, edoskitzearen eta indarkeria obstetrikoaren inguruko hausnarketa feministak konpartituko dira. Andrea erizain eta edoskitze aholkulari egiaztatua da, egun Medikuntza eta Kirurgian doktoregai, amen eta haurren osasunaren inguruko ikerketa lantaldean dago eta edoskitzearen inguruan ikertzen ari da, dolu perinatalaren testuinguruan. Izen-ematea irekita dago; horretarako idatzi korreo honetara, bertaratu Andragorara edo deitu 943008967 / 747496469 telefono zenbakietara!"