Tolosaldea Garatzenen otsaileko formazio eskaintza
2021·02·05
Sei ikastaro eskainiko dira orotara, horietako bost Lehiberri Zentroan eta, bestea, online
Formazioa sustatzea da Tolosaldea Garatzenen zutabeetako bat eta, horretarako, formatu anitzeko ikastaro eskaintza egiten du hilabetero. Honakoak dira otsailean izango diren formazio-saioak.
Elikagaien industriaren etorkizun digitala
- Otsailak 5.
- 10:00-11:00, Online (Zoom bidez)
- Informazio gehiago
Gure Market proiektuaren testuinguruan antolatutako webinarra, Erich Eichstetter, LABE Digitalaren Gastronomy Lab Arduradun, sukaldari eta diseinatzailearekin.
Bezeroari arreta
- Otsailaren 8tik 25era.
- 15:15-18:30 (Astelehenetik ostegunera), Lehiberri Zentroan
- Informazio gehiago
ERTEn dauden langileak formatzeko Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroa, jardunbide egokien eta tresna erabilgarrien berri emateko.
Internet bidez lana aurkitzeko erremintak
- Otsailak 10.
- 09:00-12:00
- Informazio gehiago
Enpresa kudeaketa ikastaroa
- Otsailaren 15etik 19ra.
- 09:30-13:30 (astelehenetik ostiralera), Lehiberri Zentroan
- Informazio gehiago
Enpresa bat martxan jarri nahi duten ekintzaile berrientzat, 20 orduko enpresa kudeaketa ikastaroa Lehiberri Zentroan: bideragarritasuna, egitura juridikoak, fiskalitatea, ekonomia-finantzak, betebehar administratiboak…
Turismo enpresentzat: Zerbitzu berriak diseinatu eta sare sozialak erabili
- Otsailaren 15etik 26ra.
- 09:30-13:30 (astelehenetik ostiralera), Lehiberri Zentroan
- Informazio gehiago
Gipuzkoako Bazkundeak antolatuta, 40 orduko ikastaroa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza medio, ERTEn dauden pertsonentzat doakoa da.
Internet bidez lana aurkitzeko erremintak
- Otsailak 17.
- 09:00-12:00
- Informazio gehiago
Izen-emateak
Ikastaroetan izena-emateko, tolosaldeagaratzen.eus webguneko agendan, ikastaroa hautatu, eta formularioan eskatutako datuak bete beharko dira. Zalantzarik izanez gero, 943 654 501 telefonora dei daiteke.