Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Tolosaldea Garatzenen martxoko formazio eskaintza

Hilabeteroko ohiko formazio eskaintzaz gain, bi kolektiborekin lanketa zehatzago eta sakonagoa egiteko programak abiatuko dira martxoan, Tolosaldea Garatzenen eskutik.

2021·02·26

  • Alor ezberdinetako doako lau ikastaro eskainiko dira, Lehiberri Zentroan.
  • Horrez agin, enpresei begirako Lehiberri Kudeaketa Eskola abiatuko da martxoan, eta urte bukaerara bitarte ikastaro bana eskainiko du hilabetero.
  • 20 eta 44 urte arteko gazteak laneratzeko, formazio jarraitua eta enpresetan praktikak eskaintzen dituen Hazilan programa hasiko da.

Hilabeteroko ohiko formazio eskaintzaz gain, bi kolektiborekin lanketa zehatzago eta sakonagoa egiteko programak abiatuko dira martxoan, Tolosaldea Garatzenen eskutik.

Hazilan

Konpetentzia sozioprofesionalak garatzeko formazioa eta praktikak enpresetan

Prestakuntza duten 20 eta 44 urte arteko gazteak lan-merkatuan sartzeko programa da Hazilan. Horretarako, hiru esparrutan egiten da lan: oinarrizko konpetentzia sozioprofesionalen formazioan, enplegu bilaketarako eta lan-aktibaziorako prestakuntzan, eta lan esperientzia errealean.

Askotarikoak izan daitezke gazte horien profilak: lanik gabe daudenak, beren ikasketekin bat datorren lanpostu baten bila dabiltzanak, edo lanean egonda, beren baldintzak hobetu nahi dituztenak. Guztiek goi-mailako ikasketak edo ikasketa horiek homologatze bidean izan beharko dituzte parte hartu ahal izateko.

2021eko lehen taldea osatzen ari da orain Enplegu Saila, eta lan@tolosaldea.eus helbidera idatzita edo tolosaldeagaratzen.eus web orriko Hazilanen gunean datuak beteta eman ahal izango da izena. Doakoa da. Martxoaren 15ean hasiko da lanean taldea, eta bi fasetan banatuko da prestakuntza.

Lehen fasean, AKTIBATU izenekoan, formazioa jasoko dute, apirilaren 15era bitarte, Lehiberri Zentroan (Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00). 50 orduko prestakuntza teoriko-praktikoan, konpetentzia pertsonal eta emozionalak (autonomia, motibazioa, erantzukizuna, espektatiben kudeaketa…) lanbide-konpetentziak (komunikazioa, gatazken kudeaketa, erabakiak hartzea, plangintza…) eta lan merkatuan kokatzeko konpetentziak (automarketina, ekintza plana, elkarrizketetarako prestakuntza…) jorratuko dituzte. Horrez gain, taldeka ere jardungo dute enpleguaz beste 30 orduz, coach batek gidatuta. Lehen fasea amaitzeko, bost orduko jarraipen pertsonala egingo zaio bakoitzari.

Hilabete iraungo duen lehen fasea amaituta, bigarrenari ekingo zaio. KOKATU fasean, praktikak egingo dituzte, Tolosaldeko enpresa batean, norberaren profilera egokitutako lanpostuetan, lan esperientzia hartzeko eta lan aukerak sustatzeko.

Lehiberri eskola

Enpresen kudeaketa hobetzeko 9 ikastaro, urte bukaerara arte

Enpresen Sailak Lehiberri Eskola kudeaketa eskola antolatu du aurten ere, Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean.

2021eko programak doako bederatzi ikastaro barnebiltzen ditu, eta presentzialki eskainiko dira –osasun eta edukiera neurri guztiak hartuta– Lehiberri Zentroan. Aurtengo edizioa martxoaren 11n hasiko da eta hilabete bakoitzean hitzordu bana izango da urtea amaitu arte, abuztuan izan ezik.

Izen-ematea tolosaldeagaratzen.eus webgunean edo lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke. Nahi beste ikastarotan eman ahal izango da izena.

Neuromarketina: bezeroen emozio eta sentimenduak nola konektatu

  • Martxoak 11, 09:00-13:00
  • Lehiberri Zentroa
  • Hizlaria: Javier Garcia

Team building, nola sortu talde eraginkorrak

  • Apirilak 22, 09:00-13:00
  • Lehiberri Zentroa
  • Hizlaria: Javier Moreno

Kanban enpresan

  • Maiatzak 13, 09:00-13:00
  • Lehiberri Zentroa
  • Hizlaria: Cayetana Arri

Adimen emozionala harreman interpertsonalak hobetzeko

  • Ekaninak 3, 09:00-13:00
  • Lehiberri Zentroa
  • Hizlaria: Ana Muro

Nola atera etekina bezeroekin izandako elkarrizketei

  • Uztailak 1, 09:00-13:00
  • Lehiberri Zentroa
  • Hizlaria: Javier Moreno

Nola finkatu prezioak: helburuak, kostuen analisia eta balio erantsia

  • Irailak 23, 09:00-13:00
  • Lehiberri Zentroa
  • Hizlaria: Cayetana Arri

Komunikazioa, hitzez harago

  • Urriak 14, 09:00-13:00
  • Lehiberri Zentroa
  • Hizlaria: Javier Garcia

Denboraren kudeaketa eraginkorra

  • Azaroak 11, 09:00-13:00
  • Lehiberri Zentroa
  • Hizlaria: Ana Muro

Finantzetan adituak ez diren zuzendarientzako finantzaketa

  • Abenduak 2, 09:00-13:00
  • Lehiberri Zentroa
  • Hizlaria: Cristina Elola

Martxoan

Beste lau ikastaro

Honakoak dira martxoan izango diren gainerako ikastaroak:

Ahozko ingelesa

  • Martxoak 17 - Ekainak 16.
  • Asteazkenero, 13:00-15:00, Lehiberri Zentroa

Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean, enpresei begirako Ahozko Ingelesa lantzeko ikastaroa izango da, B2-C1 maila artekoa. Prezioak: Lehiberri Forora atxikitutako enpresentzat 100€, gainerakoentzat 300€.

Lana aurkitzeko erremintak (1)

  • Martxoak 17, asteazkena
  • 09:00-12:00, Lehiberri Zentroa

Lanbideko plataforma, posta elektronikoari zukua ateratzeko gakoak eta Infojobs plataforma erabiltzen irakatsiko da.

Etorkizuneko negozio ideia eta eredu arrakastatsuak

  • Martxoak 24, asteazkena
  • 09:00-14:00, Lehiberri Zentroa

Epe labur, erdi eta luzera espero diren tendentzietan sakontzeko aukera emango da eta aldi berean, testuinguru honetan sortzen diren negozio aukera ezberdinak ezagutuko dira.

Lana aurkitzeko erremintak (2)* Aurreko saioaren berdina

  • Martxoak 24 asteazkena
  • 09:00-12:00, Lehiberri Zentroa

Lanbideko plataforma, posta elektronikoari zukua ateratzeko gakoak eta Infojobs plataforma erabiltzen irakatsiko da.