Tolosaldea Garatzenen maiatzeko formazio eskaintza
2021·05·04
- Alor ezberdinetako doako sei ikastaro eskainiko dira.
Honakoak dira maiatzan zehar, Tolosaldea Garatzenek sustatuta izango diren ikastaroak.
Nola homologatu nire ikasketak
- Maiatzak 8, larunbata
- Tolosako Kultur Etxea
- 17:00-19:00
Atzerrian burutatako Bigarren Hezkuntza, Batxilergo, ikasketa tekniko edo goi mailako ikasketen homologazio, balioztatze eta onarpen prozesuaren inguruko informazioa, aholkularitza eta orientazioa emango dira. Tolosako Jabetze Eskolaren testuinguruan antolatutako ikastaroa da.
Kanban enpresan
- Maiatzak 13, osteguna
- Lehiberri Zentroa
- 09:00-13:00
Kanban metodoa eta enpresan izan ditzakeen aplikazioak ezagutuko dira. Kanban lanaren aurrerapena kontrolatzeko eta zereginak kudeatzeko erabiltzen den metodoa da.
Lana aurkitzeko erremintak (1)
- Maiatzak 20, osteguna
- Lehiberri Zentroa
- 09:00-12:00
Lanbideko plataforma, posta elektronikoari zukua ateratzeko gakoak eta Infojobs plataforma erabiltzen irakatsiko da.
Nola sortu eta kudeatu e-commerce enpresa bat
- Maiatzak 26-27, asteazkena eta osteguna
- Lehiberri Zentroa
- 09:30-13:30
Bi eguneko ikastaroa izango da. Metodologia teoriko praktikoa landuko da, e-commerce enpresa bat sortzeko eta kudeatzeko gakoak ezagutzeko: CMSak, ordainketak, bidalketak, eskaeren kudeaketa, online marketina, e-commerce ereduak, plataformak…
Lana aurkitzeko erremintak (2)
- Maiatzak 27, osteguna
- Lehiberri Zentroa
- 09:00-12:00
Lanbideko plataforma, posta elektronikoari zukua ateratzeko gakoak eta Infojobs plataforma erabiltzen irakatsiko da.
Aurrera egiten duten talde motibatuak eta konektatuak lortu
- Maiatzak 27, osteguna
- Lehiberri Zentroa
- 09:00-13:00
Coaching eta Mindfulness teknikak aplikatzen ikasteko tailerra. Tresna praktikoak aplikatuko diru, taldean, zereginean eta pertsonengan presentzia mentala izateko. Norberaren eta besteen emozioen eragina, segurtasuna, entzuteko ohitura, pertsona eta emaitzen kohesioa edo erantzukizuna sortzea, jorratuko dira, besteak beste.