Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Sinadura biometrikoa

Irurako Udalean herritarren arreta zerbitzuan aldaketa batzuk egiten ari gara.

2021·09·07

Irurako Udalean herritarren arreta zerbitzuan aldaketa batzuk egiten ari gara. Lehenengo herritarrak elektronikoki komunikatu ahal izateko ordenagailu bat prestatu genuen; orain B@kQ ziurtagiriarekin herritarrak udalarekin nola harremandu ikasteko bideo bat editatzen ari gara.

Halaber, Udalak herritarren eskaerak elektronikoki tramitatuko ditu lehenengo pausotik, sinadura biometriko sistema erabiliz; horrela, paper fisikoa erabat desagertzea lortu nahi dugu.

Udal bulegoan mostradorea kendu dugu, itxurazko aldaketa izateaz aparte,  herritarrenganako gertutasun handiagoa lortzeko asmoz.