Agenda

Txakur jabe eredugarri izateko formazio-saioak

Ekainak 8, 15, 22, 29 eta uztailak 6, 13, 20, 27
15 EKA

  • Ekainak 8, 15, 22, 29 eta uztailak 6, 13, 20, 27
  • Ordua: 19:00-20:00
  • Lekua: San Migel plazan
  • Euskaraz
  • Txakurra duten Irurako biztanleak

Txakurra eta jabeaz osaturiko zortzi bikotek txakurren trebakuntzan espezializatutako Kangune zentroko aditu baten laguntza jasoko dute.

Kale-heziketa izango da saio hauetako gai nagusia, txakurrek eta jabeek, hiri-eremuan elkarbizitzen ikasteko.

Ikastaroa doakoa da eta parte hartzeko ekainaren 1a baino lehen izena ematea beharrezkoa da (ingurumena@irura.eus / 688 618 544). Plaza mugatuak.

Txakurrak

 

Covid-19 neurriak

  • Covid-19aren ondorioz eta osasun-segurtasuna bermatzeko, emanaldien edukiera mugatuko da.
  • Emanaldietara joan ahal izateko, gonbidapena beharko duzu.
  • Gonbidapena eskatzeko, Udaleko web orrira (www.irura.eus) edo kultur bulegora (tel: 943 692 674) jo beharko duzu.
  • Pertsona bakoitzak, gehienez, 2 gonbidapen eskuratzeko aukera izango du, familia ugariek izan ezik.
  • Haurrei zuzendutako emanaldietan, horiek lehentasun osoa izango dute. LH 2tik behera dabiltzan haurrak euren gurasoetako batekin sartu ahalko dira, betiere, eserleku bat hartuz.
  • Edukiera betetzen ez bada, momentuan sartzeko aukera izango da
  • Emanaldietara sartu ahal izateko, unean uneko segurtasun-neurriak jarraitu beharko dituzte pertsona guztiek.
  • Gonbidapena dutenek, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago eremuaren barruan eserita egon beharko dute, eserleku guztiak beteko ez balira gonbidapenik ez dutenek sartzeko aukera izan dezaten.
  • Gonbidatuen izena egiaztatu egingo da.
  • Ordurako sartzen ez denak ez du lehentasunik izango, nahiz eta gonbidapena eduki.