Agenda

Atzealdea Sanmielak 2024, herri bazkaria

San Migel bezpera
28 IRA

11:30

  • I. Gaztetxoen Xare irekia eta VI. San Migel Xare irekia ”Irurako Udala Sari Nagusia” torneoen finalak trinketean.

13:00

  • Herri bazkarira doazenak mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte plazan.

14:00

  • Herri-bazkaria San Migel Plazan:
    • 14:00etan umeak, 14:30ean helduak
    • Helduen menua: 25 €. Haurren menua: 15 €. Langabetu, ikasle eta jubilatuen menua: 20€.
    • Bazkarirako txartelak salgai udaletxeko harreran, ostatuan eta trinketean, irailaren 21a arte.
    • Mahaietan tokia erreserbatzeko izena eman behar da dagokion formularioa betez irailaren 25a arte.
    • Bazkalostean, bazkaltiarrek jaso beharko dituzte mahaiak eta aulkiak.

Ondoren

  • Musika dantzagarria Luziano soinujolearekin eta DJ FRNrekin.

17:00-20:00

  • Drone Soccer edo dronekin futbolean jolasteko saioa gaztetxoentzat frontoian.

23:00

  • Herenegun eta Gabezin taldeekin emanaldia, San Migel plazan.