Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

San Migel plazako trafiko eta aparkamenduan aldaketak

San Migel plazako trafiko eta aparkamenduan aldaketak udaletxeko obrak irauten duten bitartea

2022·01·04

Udaletxeko obrak hastera dijoazte urtarrilaren 10ean, lan hauek irauten duten bitartean trafikoa eta aparkamenduetan eragina izango dute eta hau antolatzeko neurri bereziak hartuko dira. Obrak gutxienez 14 hilabete iraungo dute.

San Migel plazara sartzeko ohiko errepidea itxita egongo da erabat, argazkian gorriz markatutako eremuan ezingo da sartu, ezta aparkatu ere. Obrako ibilgailuak izan ezik.

San Migel plaza eta Agarre bailarako bizilagunek eta zerbitzuetako ibilgailuek soilik izango dute baimena eliz atzeko sarrera erabiltzeko. Argazkian laranjaz markatutako eremua. Kontuan izan bideo-kameraz zaindutako eremua dela eta arauhausteak zigortuak izango direla.

Udalaren gomendioa da aparkatzeko beste eremuak erabiltzea, auto pilaketak ekiditeko eta zerbitzuak, hornidurak, larrialdiko ibilgailuak e.a. beren lana erraztu ahal izateko nahiko leku izan dezaten. Kontuan izan trinketea, pilotalekua eta Sagasti kalea inguruan leku dagoela eta plazatik gertu.

Oinezkoentzako ibilbidea prestatuko da, erabili eta errespetatu seinalizazioa.

Zabor edukiontziak kale Nagusiaren ingurura pasako dira. (semaforo inguruan).

Guztion laguntzarekin, bizilagun, oinezko, erabiltzaile eta ibilgailuen arteko bizikidetza erraztuko dugu. Mesedez errespetatu seinalizazioa eta trafiko araudia.

Edozein argibide, kexa edo iradokizun egin behar izanez gero, udalarekin harremanetan jarri 943 69 13 33 telefono bidez, “idatzi udalari” atala App-an edo posta elektronikoa: irura@irura.eus erabiliz.

Irura, 2022ko urtarrilak 4a

Alkatea