Eduki publikatzailea
Atzealdea San Migel jaietako kartel lehiaketak badu irabazlea
2026·07·10

Kartela sortu duen pertsonak Irurako Udalarekin jarri beharko du harremanetan, kultura@irura.eus eta komunikazioa@irura.eus helbidera idatzi eta bere izen-abizenak eta «kode sekretua» bidali beharko ditu.
2026KO SAN MIGELAK: LEHIAKETAREN KARTEL IRABAZLEA AUKERATZEA
2026ko San Migel jaietako kartela eta liburuxkaren azala aukeratzeko taldea uztailaren 10ean elkartu da Irurako Kultura Bulegoan. Kultura Mahaiko kide boluntarioz osatutako taldeak bi alderdi hartu ditu kontuan erabakia hartzeko: oinarrietan jasotako baldintzak eta epaimahaikideek baloratutako ezaugarriak.
a) Oinarrien arabera bete beharreko baldintzak
- «Irurako San Migelak 2026» testua kartelean agertzea.
- Testuaren tamainak eta tipografiak irakurketa erraztea.
- Generoaren irudikapenean oreka bilatu izana.
- Lanak originalak eta argitaragabeak izatea, egilearen asmamenaren emaitza eta adimen artifizialaren erabilera alde batera utzita.
b) Epaimahaikideek baloratutako ezaugarriak
- Aukeratutako kartelaren lanketa baloratu dute, baita Irurarekin duen lotura ere. Era berean, Irurako jaietako hainbat elementu biltzen ditu: plaza jai-giroan ageri da, eta jendea erraldoien inguruan korrika ikus daiteke.
- Epaimahaikideek kartelaren gaurkotasuna ere nabarmendu dute, azken urteetako jaietan berritu edo sortu diren elementuak agertzen baitira, hala nola erraldoiak eta herensuge erraldoi berria.
c) Epaia
Aurkeztutako kartelak aztertu ondoren, goian ikus daitekeen kartela aukeratu dute 2026ko San Migel jaietako kartel ofizial eta liburuxkaren azal gisa.
Lehiaketa anonimoa denez, kartelaren egileak Irurako Udalarekin jarri beharko du harremanetan, kultura@irura.eus eta komunikazioa@irura.eus helbidera idatzi eta bere izen-abizenak eta lana aurkeztean erabilitako «kode sekretua» bidali beharko ditu. Jarraian, saria jasotzeko jarraibideak emango zaizkio.
