Eduki publikatzailea

Atzealdea San Migel jaietako kartel lehiaketak badu irabazlea

Kartel lehiaketa

2025·07·11


Kartela sortu duen pertsonak udaletxearekin jarri behar du harremanetan, kultura@irura.eus helbidera idatziz eta bere "kode sekretua" bidaliz.

2025EKO SAN MIGELAK: LEHIAKETAREN KARTEL IRABAZLEA AUKERATZEA

Iruran elkartu da, Eragileen txokoan  uztailaren 8an 10:15etan, 2025eko San Migel jaietako kartela eta liburuxkaren azala aukeratzeko taldea, kultura mahaiko kide boluntarioz osatua eta jardun du kontuan hartuta: a) oinarrien arabera betebeharreko baldintzak, eta b) kultur mahaiak aukeratutako aholkulari aditu batek finkatutako irizpideak.

a) OINARRIEN ARABERA BETE BEHARREO BALDINTZAK

  • Irurako San Migelak 2025, testua azaltzea kartel guztietan.
  • Neurri bertikalean aurkeztea  eta 50x70 zentimetroko proportzioa izatea.
  • Kolorea eta teknika aukerakoa, kartela formatu digitalean ere aurkeztu behar da irudi bektoriala duen artxibo batean. Gutxieneko erresoluzioa 300ppp-koa eta gehienezko pisua  5MG. 
  • Erabilitako testuaren tamainak zein tipografiak ongi irakurtzea erraztu behar dute.
  • Originalak, argitaragabeak eta egilearen asmamenaren emaitza, IA adimen artifizialaren erabilera alde batera utzita). 

 

b) EPAIMAHAIKO KIDE ADITUAK FINKATUTAKO IRIZPIDEAK

  • Mezua oso argia  izatea, begiratu batean kartela zertaz doan ikustea. San Migel jaiak.
  • Originala, deigarria izatea eta erakargarria erabilitako koloreengatik.
  • Antzematen da teknika ondo erabiltzea eta gauzatzea.
  • Egileak kartelean inplikazio pertsonala duela sentitu behar da.

 

Kartel guztiak betetzen dituzte oinarrien arabera bete beharreko baldintzak. Baina Adituak finkatutako irizpide guztiak aukeratutako kartelak betetzen ditu. 

Ondorioz, goian ikus daitekeen irudia aukeratu da San Migel jaietako kartel ofizial gisa.

Navigation Menu

Navigation Menu