Eduki publikatzailea
Atzealdea San Juan bezperako barrikoterako izen-ematea zabalik
Barrikotea
2026·06·03

Ekainaren 23an, San Juan bezpera dela eta, barrikotea egingo da.
Ekitaldi jendetsua izan ohi denez, mahaien antolaketa ahalik eta egokiena izan dadin eta antolakuntza lanak errazteko, koadrila bakoitzak okupatuko duen lekua adierazi beharko du.
Horretarako, ekainaren 18a baino lehen bete behar dira dagokion formularioan eskatzen diren datuak. Hala eginez gero, egunean bertan bakoitzaren mahaia erreserbatuta egongo da.