Eduki publikatzailea
Atzealdea SALTO! udaleku ibiltaria 2008-2011 artean jaiotako gazteentzat
2026·03·06

Gazteria
SALTO! udaleku ibiltaria 2008-2011 artean jaiotako gazteentzat
UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, beste urte batez udalerri euskaldunetako gazteentzako SALTO! udalekua antolatuko du. Aurtengo udalekua 2008-2011 urteen artean jaiotako gazteentzako izango da.
Ohi bezala, udalekua ibiltaria izango da. Bi txanda egongo dira, eta bakoitzean 60 lagun elkartuko dira.
Euskara eta gozamena uztartuko ditu udalekuak hamar egunez Bizkaian zehar. Gainera, Euskal Herriko txoko ezberdinetako euskalkiak partekatzeko eta lagun berriak egiteko aukera paregabea izango da. Horrekin batera, kultur ekitaldiez eta mendi-ibilbideez gozatzeko aukera ere egongo da.
Lehenengo txanda
Ekainaren 23tik uztailaren 1era
| Ibilbideko herriak | Egutegia |
|---|---|
| Markina-Xemein | ekainaren 23tik 24ra |
| Atxagarai aterpetxea (Aulesti) | ekainaren 24tik 25era |
| Aulesti | ekainaren 25etik 27ra |
| Berriatua | ekainaren 27tik 29ra |
| Ondarroa | ekainaren 29tik uztailaren 1era |
Bigarren txanda
Uztailaren 3tik 11ra
| Ibilbideko herriak | Egutegia |
|---|---|
| Markina-Xemein | uztailaren 3tik 4ra |
| Atxagarai aterpetxea (Aulesti) | uztailaren 4tik 5era |
| Aulesti | uztailaren 5etik 7ra |
| Berriatua | uztailaren 7tik 9ra |
| Ondarroa | uztailaren 9tik 11ra |
Informazio osagarria
Udalekua Bizkaian zehar egingo da, eta bi txandetan ibilbide bera izango du: Markina-Xemein, Atxagarai aterpetxea (Aulesti), Aulesti, Berriatua eta Ondarroa.
Prestatu motxila, jantzi oinetakoak eta egin SALTO lagun euskaldunen artera!
Informazio gehiagorako: labur.eus/salto2026
