Eduki publikatzailea
Atzealdea Saharari Kantari 2026
2026·01·07

Otsailaren 28an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Saharari Kantari kontzertua egingo da, Euskal Herriko eta Saharako hamabost artista baino gehiago bilduko dituen ekitaldi berezia.
Kontzertua Euskal Fondoak eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak antolatu dute, Bilboko Udalaren eta eLankidetzaren laguntzarekin, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 50. urteurrenaren harira.
Saharari Kantari aukera paregabea da, musikaren bidez, 50 urte borrokan eta erresistentzian daraman herriari, babesa emateko, eta, bide batez, herri gisa duen askatasun eskubidea aldarrikatzeko.
Informazio gehiago (albiste osoa): https://labur.eus/SaharariKantarieus
