Eduki publikatzailea
Atzealdea Saharar herriarekin elkartasuna: elikagai bilketa eta “Oporrak Bakean” kanpaina
Saharar herriarekin elkartasuna
2026·01·14

Urtero bezala, abenduan eta urtarrilean saharar errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzeko elikagai, higiene produktu eta eskola material bilketa egiten ari dira. Horretarako, ikastetxeetan, udaletxeetan eta dendetan bilketa-guneak jarriko ditugu.
Bestalde, “Oporrak Bakean” programa ere martxan da. Harrera familien izen-emateko epea hilabetez luzatu da, eta Tolosaldean gutxienez 15 harrera familia lortzea da helburua, saharar haurrek uda hemen igaro ahal izan dezaten.
Diptikoa
