Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Plazako dantzen ikastaroa helduentzako
Apirilaren 20tik - ekainaren 22ra ostegunero
2023·03·31
Ez dakizu fandangoa eta arin-arina bereizten? Dantzatu nahi, baina dantzan ez dakizula?
Bada, erromerietan galduta sentitu ez zaitezen, hauxe da zure aukera! Hemen duzu plazako dantzen ikastaroa Xabi Artola Amonarriz irurarraren eskutik.
Fandangoa eta arin-arina, Zazpi jauziak, Lantz, Axuri beltza… Anima zaitez, eta ikasi gure dantzak, ondo pasatuz, eta ondo pasatzeko!
- Apirilaren 20tik - ekainaren 22ra ostegunero
- 19:00-20:00
- Trinketean
- Ikastaroaren prezioa 20€
- Izen-ematea: apirilaren 17ra arte www.irura.eus–en gonbidapena eskatuz, kultura@irura.eus helbidera idatziz edo kultura bulegora deituz (943 692 674).
- Euskaraz
- + 16 urte
- Irura Bizi eta Lats Dantza taldeak antolatuta