Eduki publikatzailea

Atzealdea Otsailaren 23an hasiko dira Herriko Plaza oinezkoentzako espazioa bihurtzeko lanak

Herriko Plaza oinezkoentzako

2026·02·18


Datorren otsailaren 23an hasiko dira Herriko Plaza oinezkoentzako espazio bihurtzeko obrak.

Plazako obrei dagokien lizitazio-prozesua burutu da, eta obra CAMPEZO enpresak egingo du. Obraren aurrekontua 781.095,82 eurokoa da, BEZa aparte, eta aurreikusitako iraupena 7 hilabetekoa izango da.

Proiektuaren helburua Irurako Plaza oinezkoentzako gune seguru eta irisgarria bihurtzea da. Lanak amaitzean, ibilgailu motordunek ezingo dute bertan aparkatu. Horrek herritarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko du. Bien bitartean, obra guztiek sortzen dituzten eragozpenen aurrean pazientzia eta ulermena eskatzen diegu herritarrei.

Proiektuaren informazio osoa hemen kontsulta daiteke:
https://www.irura.eus/eu/plaza-oinezkoentzat-bihurtzeko-proiektua

Trafikoari eta antolaketari buruzko informazioa

  • Plazan sartzeko baimena bertako bizilagunek bakarrik izango dute.
  • Hegoaldean dagoen plazako sarrera erabat itxita egongo da. Bertako bizilagunek eliz atzetik igarotzen den errepidea erabili beharko dute.
  • Obrako kontenedoreak hilerri bidean dagoen aparkalekuan kokatu dira.
  • Lanek irauten duten bitartean, oinezkoentzat ipiniko diren pasabideak errespetatzea eskatzen da, guztion segurtasuna bermatu dadin.

Obraren lehenengo zatia Udaletxe atzealdetik hasiko da, eta lanekin aurrera joan ahala, beharrezkoak diren oharrak zabalduko dira.

Bus geltokia eta edukiontziak

  • Bus geltokiaren kokapen berria: Udaletxe atzean dagoen parada, Kale Nagusia 25 inguruan kokatuko da. (Zehaztuko da aurrerago)
  • Hondakinentzako edukiontzien kokapen berria: gaur egun bus geltokia dagoen tokian kokatuko dira.

Navigation Menu

Navigation Menu