Eduki publikatzailea
Atzealdea Otsailaren 15a, Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna
2026·02·11

Otsailaren 15a Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da. Ekimena Aspanogi elkartearen izenean helarazi da, eta Udalak bat egin du kanpainarekin.
Egun honen helburua herritarren kontzientzia bultzatzea da, haur minbizia guztion arreta eta elkartasuna behar duen gaixotasuna baita. Eguneko ikurra urre kolorezko lazoa da, eta aurtengo aldarrikapena “Urrezko begiztaren indarra”.
Kanpainaren baitan, fatxadak, balkoiak eta leihoak urre kolorez apaintzera animatu gaituzte. Urre koloreak mundu mailan minbizia duten haur eta nerabeak irudikatzen ditu.
Halaber, egindako ekintzak sare sozialetan partekatzera gonbidatu gaituzte, #LaFuerzaDelLazoDorado traolarekin.
