Dokumentuak

Atzealdea Ostatu berriaren ate irekiera ekitaldia, otsailaren 9an

Hilabetetako lanen ondoren, zerbitzu berriaz gozatzeko aukera izango dute irurarrek

2024·02·08


Datorren ostiralean, otsailak 9, arratsaldeko 19:00etan, Irurako Ostatu berriaren ate irekiera egingo dugu. Hilabeteetan egindako lanaren ondoren, zerbitzu berriaz gozatzeko aukera izango dugu

irurarrok eta gure herrira etorriko diren bisitariek. 2022. urtean, Elhuyarren eskutik, partaidetza prozesu bat burutu zuen Irurako Udalak herritarrekin batera. Proiektuaren helburuak, balioak eta zerbitzuak definitzeko tartea izan zen, gerora etorri den guztiaren oinarria.

2023ko ekainean ipini ziren martxan lokala eraberritzeko lanak eta hemendik aurrera, obrak amaituta, guztion artean espazioari bizitza emateko unea iritsi da. Hurbildu zaitez eta has dezagun elkarrekin ibilbide berri hau!