Eduki publikatzailea
Atzealdea Osoko plenua, urtarrilaren 28an
2025·01·29

Guztira zazpi puntu zituen urtarrilaren 28ko plenurako deialdiak. Puntu guztiak aztertu ziren eta, aho batez onartuta geratu ziren.
Aurreko bilkuretako aktek onartuz eman zitzaion hasiera bilkurari. Bigarren puntuan, alkatetzako dekretu honen berri eman zen: 2024ko azaroaren 20tik 2025eko urtarrilaren 22ra (2024/301-2025/24).
Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irurako Udalaren arteko hitzarmena onartzeko proposamena aztertu eta bozkatu zen jarraian eta, laugarren puntu gisa, Eskuartean Imagineria Festiva enpresari erraldoi berria egiteko enkargua emateko aurrekontua eta hitzarmena onartzeko proposamena aztertu zen.
Kontu-hartzailearen txostenen berri ere eman zen plenuan: 2024. urteko 4. hiruhilabeteko berankortasun txostenaren berri eman zen eta baita 2024. 4. hiruhilabeteko urteko exekuzio txostenaren berri ere.
EH Bilduk aurkeztutako mozioa bozkatu zen: “Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 49. Urteurrenaren aldeko Adierazpen Instituzionala” eta, esan bezala, aho batez onartu zen. Hona hemen MOZIOAREN TESTUA.