Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Oria ibaiaren garbiketan 113 kilo hondakin eta tamaina handiko 16 objektu jaso ditu Udalak

Uztailaren 11tik 15ra Irurako igarotzen den Oria ibaiaren zatian garbiketa-lanak burutu ditu Irurako Udalak Gureak gizarteratze-enpresaren bitartez.

2022·07·22

Bildutako hondakinen lagin bat San Migel plazan ikusgaik izan da uztailaren 12tik 15era, herritarrak ibaira iristen diren hondakin-kopurua ezagutu eta hauek jatorrian ondo kudeatzeko beharra azpimarratzeko.

Izan ere, bere hondakinak dagokion edukiontzian edo tokian modu egokian jasotzen ez baditugu, hauetarik asko ibaian amaitzen dute eta, zati handi batek itsasoan amaitzen du.

2022ko Irurako zatiko Oria ibaiaren garbiketa-kanpainan 113 kilo hondakin eta tamaina handiko 16 objektu atera ziren ibaitik, modu honetan sailkatuta:

  • 30 kilo plastiko
  • 52 kilo egur
  • 17 kilo burdin
  • 12 kilo lauza
  • 2 kilo beira
  • 3 gurpil
  • 2 sofa
  • 3 hoditeria handi
  • 2 txirrindu
  • Haurren gurditxo 1
  • Trafiko kono 1
  • 3 trafiko seinale
  • Hondartzako aulki 1

Udalak gogorarazten du hiri-hondakinak modu egokian ez kudeatzea 90,1 eta 45.000 euro arteko isunarekin zigortua dagoela eta hainbat aukera dituztela hondakinak modu egokian kudeatzeko: 

  • Herriko kaleetan kokatutako edukiontzietan (organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak, beira, arropa, sukaldeko olioa, pilak, errefusa, zakur gorotzak).
  • Hondakin arriskutsuak: Kultur etxe ondoan dagoen etxolan edo Garbigunean.
  • Tamaina handiko hondakinak: beirarentzako edukiontzien ondoan hilaren lehen eta hirugarren ostiraletan (bezperako gauean 20:00etatik aurrera). Ezin da utzi obra-hondakinik, pneumatikorik, paletik, paperik, kartoirik edo/eta zabor-poltsarik.

Bilketa egokian laguntzeko hondakinak egoki sailkatzeko gida eta eskualdeko bi garbiguneen informazioa eskura dute herritarrek.

Garbiketa-lan hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako sailaren % 75eko dirulaguntza jaso dute.