Agenda
Atzealdea Opil eta muxilen binetak-erakusketa
- 16:30-19:00
- Herri eskolako aretoan
- Publiko guztia
- Euskaraz
- Irura Moretuz elkarteak antolatuta
Erakusketaren izena, Ozeano Atlantikoaren alde bietan erabiltzen ziren bi termino (Torta Argentinan, Bollo Espainian) mespretxagarriren elkartzetik dator. Garai batean emakume lesbianak diskriminatzeko balio zuten eta haiek, aldarrikapen gisa, bereak egin dituzte.
Emakume lesbianek Latinoamerikan zein estatu espainiarrean egunerokoan bizi dituzten egoera surrealistak umorez erakusten dituzten hamar istorioekin osatutako erakusketa da.
Kolaboratzaileak: Gehitu, Mugen Gainetik, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia